Skip to content

ZIUR, gaitasun profesionalen zertifikazioa Soulbound Token bidez šŸŽ“

Gaur egungo lan-ingurune global eta dinamikoan gaitasunak ziurtatzeko beharretik sortu da ZIUR proiektua. Enpresek edo hezkuntza-zentroek metodo fidagarriak behar dituzte langile zein ikasleen gaitasun tekniko, digital, zein pertsonalen ziurtapena egiteko. Europar Batasunaren Blockchain estrategiarekin eta Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalaren Planarekin bat etorriz, TKNIKAk bultzatutako proiektu honek Soulbound Tokenak (SBTs) erabiltzen ditu gaitasunak modu aldaezinean erregistratzeko. P4Q elektronika enpresa eta UPV/EHU-ren berrikuntza sailarekin elkarlanean, web aplikazio bat garatu da hezkuntza zein lan ingurunetan adierazgarriak diren gaitasunen ziurtapena burutzeko.

ZIUR BLOCKCHAIN LOGO
Partaideak
CIFP EMILIO CAMPUZANO LHIICIFP ANDRA MARI LHIIEHUP4Q

Gaur egungo lan-ingurune global eta dinamikoan gaitasunak ziurtatzeko beharretik sortu da ZIUR proiektua. Enpresek edo hezkuntza-zentroek metodo fidagarriak behar dituzte langile zein ikasleen gaitasun tekniko, digital, zein pertsonalen ziurtapena egiteko. Europar Batasunaren Blockchain estrategiarekin eta Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalaren Planarekin bat etorriz, TKNIKAk bultzatutako proiektu honek Soulbound Tokens (SBTs) erabiltzen ditu gaitasunak modu aldaezinean erregistratzeko. P4Q elektronika enpresa eta UPV/EHU-ren berrikuntza sailarekin elkarlanean, prototipo bat garatu da gaitasun horiek ziurtatzeko.

Soulbound, norbere identitateari lotutako ziurtagiriak

Souldbound tokenak, Blockchain sareetan emititzen diren token digitalak dira. NFT-ak ez bezala, token hauek norbanako edo entitate bati berari iraunkorki lotuta daude, eta ezin dira beste erabiltzaile batzuei transferitu, saldu edo merkaturatu. Funtsean, identitate digital iraunkor eta egiaztagarri bat sortzeko modu bat dira. Ezaugarri honek, gure ikasleen gaitasun profesionalak era eraginkor baten ziurtatzeko aukera ematen digu. Vitalik Buterin programatzaileak definitu zituen lehen aldiz ā€œDecentralized Society: Finding Web3’s Soulā€ paperraren bidez Soulboud Tokenak.

Haren ikuspegia argia zen: Web3 ezin zitekeen soilik aktibo finantzario transferigarrietan oinarritu. Identitate soziala, ospe ona eta afiliazioak irudikatzeko osagai bat behar zuen izan, erosi edo saldu ezin den online curriculum baten antzeko zerbait. SBTak ideia horren gauzatzea dira, konfiantzan oinarritutako gizarte digital aberatsago baterako eraikuntza-bloke gisa funtzionatuz.

Egungo egoera eta teknologiaren bilakaera

2022an sortu zirenetik, SBTen teknologiak abiadura handian egin du aurrera, ideia teoriko izatetik inplementazio praktikoak eta garatzen ari diren estandarrak izatera igaroz. Komunitateak ulertu du ā€œNFT ez-transferigarriā€ soil bat ez dela nahikoa mundu errealeko konplexutasunetarako.

Estandar Teknikoen Bilakaera

Hasierako ideia sinplea zen: NFT bat hartu (ERC-721 estandarrean oinarritua) eta haren transferentzia-funtzioa blokeatzea. Hala ere, laster behar berriak sortu ziren: zer gertatzen da ziurtagiri bat iraungitzen bada edo akats baten ondorioz esleitu bazen? Eta zer gertatzen da norbaitek SBT maltzur bat gure zorro digitalera (edo ā€œSoulā€-era) bidaltzen badu?

Hori konpontzeko, estandar-proposamen aurreratuagoak sortu dira:

  • Token Errebokagarriak edo ā€œErreketaā€ dutenak (ERC-5484): Estandar honen bidez SBT-a emititu duenari SBTa ā€œerreā€ edo baliogabetzea ahalbidetzen zaio, aurrez zehaztutako baldintzetan. Hau funtsezkoa da gure erabilera-kasurako: hezkuntza-zentro batek ziurtagiri bat baliogabetu lezake iruzur bat aurkituz gero edo iraungitze-data badu.
  • Rejectable SBTs: Mekanismoak garatzen ari dira hartzaileak SBT bati uko egiteko aukera izan dezan, bere identitateari betiko lotuta geratu aurretik. Horrek ā€œspamaā€ edo nahi gabeko entitateekin lotzea saihesten du.

Egungo Erabilera-Kasu Nagusiak

Teknologia gaztea den arren, badira dagoeneko hainbat sektoretan bere erabilgarritasuna frogatzen duten proiektuak:

  • Egiaztagarriak diren Kredentzialak: Hau da ZIUR proiektuaren erabilera-kasu nagusia. Mundu osoko unibertsitate eta prestakuntza-zentroak SBTak aztertzen ari dira titulu, diploma eta asistentzia-ziurtagiri digitalak jaulkitzeko. Horrek iruzurrari aurre egiten dio eta enpresentzako egiaztapen-prozesuak izugarri errazten ditu.
  • Gobernantza DAO-etan (Erakunde Autonomo Deszentralizatuetan): SBTek ā€œSybil erasoakā€ prebenitzen laguntzen dute, non eragile maltzur batek zorro anitz sortzen dituen boto-ahalmena metatzeko. Bozka eskubidea ospea duen identitate bati (SBT bati) lotuz, gobernantza meritokratikoagoa eta bidezkoagoa sustatzen da, ekarpenetan oinarritua eta ez soilik kapitalean.
  • Ospe-Sistemak DeFi-n (Finantza Deszentralizatuetan): SBTek on-chain kreditu-historial gisa funtziona dezakete. Honek berme gutxiko maileguei atea irekitzen die, non erabiltzaile baten ospe egiaztagarriak berme gisa balio dezakeen, finantzaketarako sarbidea demokratizatuz.
  • Erakundeen Adopzioa: Binance bezalako plataforma handiek dagoeneko beren SBT propioa (BAB Tokena) inplementatu dute beren erabiltzaileentzako identitatea egiaztatzeko (KYC) modu gisa, teknologiak eskala handian bideragarria dela frogatuz.

Funtsezko Erronkak eta Garatzen ari diren Konponbideak

SBTen izaera iraunkor eta publikoak bi erronka erabakigarri planteatzen ditu, komunitatea aktiboki jorratzen ari dena:

  1. Pribatutasuna: Gure kredentzial eta afiliazio guztiak blockchain-ean publikoak badira, nahi ez den zaintza-sistema bat sortzeko arriskua dago. Inplementatzen ari den irtenbide nagusia Zero-Knowledge Proofs (ZKPs) edo Ezagutza Nuluko Probak dira. Teknologia kriptografiko honek erabiltzaile bati SBT bat duela frogatzeko aukera ematen dio (adibidez, ā€œWeb Aplikazioen Garapeneko LH titulua dudala frogatzen dutā€) bere zorroa edo gainerako kredentzialak publikoki erakutsi beharrik gabe.
  2. Kontuen Berreskurapena (ā€œArima galduarenā€ arazoa): Zer gertatzen da erabiltzaile batek bere zorroaren gako pribatuak galtzen baditu? Sistema erabat ez-transferigarri batean, bere identitate eta kredentzial guztiak betiko galduko lituzke. Irtenbiderik itxaropentsuena Kontuen Abstrakzioa (EIP-4337) da. Ethereum-en azpiegituran egindako aurrerapen honek zorroak ā€œadimentsuagoakā€ izatea ahalbidetzen du, berreskurapen sozialeko mekanismoak ahalbidetuz (adibidez, izendatutako bost ā€œlagunetatikā€ hiruk kontua berreskuratzea baimentzea), sistema askoz sendoagoa eta azken erabiltzailearentzat errazagoa bihurtuz.

Soulbound, norbere identitateari lotutako ziurtagiriak

Souldbound tokenak, Blockchain sareetan emititzen diren token digitalak dira. NFT-ak ez bezala, to

Metamask walletean gordetako zertifikazio digitala
Badge eran zertifikazio digitala

Erronka

Blockchain bidezko gaitasunen zertifikazioarekin erlazionatutako ETHAZI erronka bat prestatu dugu Digitalizazioa zeharkako modulu berrian lantzeko.

Gitgub errepositorioa

Transferentzia eta enpresekin jarduna saioak

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte komunikazio masterrean formakuntza burutu genuen. Hartueman interesgarria suertatu zen, nazio ezberdinetako ikasleekin Blockchainen teknologiaren etorkizunaz hitz egiteko aukera izan genuen eta.

Transferentzia EHUn 1 Transferentzia EHUn 2

CIFP Emilio Campuzano, CIFP Andra Mari, EHU-ko ordezkari batekin batera P4Q enpresaren egoitzan bildu ginen.

P4Q

Festo Automation eta beste zenbait LH-ko ikastetxerekin egindako jardunaldian.

Festo

Berriak

Soulbound token: Blockchain bidezko ziurtapena hezkuntzan

Aste honetan Emilio Campuzano LHII ikastetxean gidatzen dugun ZIUR berrikuntza proiektuaren barnean P4Q elektronika enpresa bisitatu dugu, Galdakaoko Andra Mari LHII zentroko Edu Aginako eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza fakultateko katedraduna den Gorka Palaziorekin batera. ZIUR berrikuntza-proiektuaren bidez Blockchain Soulbound token teknologien bidezko Euskal Lanbide Heziketa sistemako lehen zertifikazio plataforma garatzen gabiltza.

Bisita honetan, P4Q fabrikatzaile elektronikoaren teknikariekin batera aztertu ditugu soulbound zertifikazioak industria-arloan eskaintzen dituen irtenbideak, eta proiektua garatzeko lan-ibilbide bateratu bat ezarri da. Soulbound Tokenak, SBT sigla kontsonantikoaren bidez irudikatzen direnak, token digital bakar eta besterenezin bat dira, pertsona baten identitatea bere ikastaro eta ziurtagiriekin lotzeko helburua duena, guztia Ethereum bloke-katean txertatua. Artelanen eta artisten bildumetako artikuluen jabetza-ziurtagiri gisa erabiltzen diren NFTak ez bezala, SBTak pertsona edo erakunde baten lorpenak eta erreptutazioa adierazteko diseinatuta daude, ezin baitira erabiltzaile batetik bestera transferitu. Covadonga FernƔndez kazetaria eta bere taldearen Observatorio Blockchain webgunean, hezkuntza arloko, osasun arloko eta abarren ziurtapenerako hain interesgarria den token honetan sakontzen da. NFTnow.com-en hurrengo irudian, token ez-transferigarri eta ez-suntsikor honen hainbat erabilera-kasu ikus daitezke. ZIUR plataformaren bidez mota guztietako ikastaroen ziurtapenak sortu ditzakegu.

ZIUR tokenak ERC-1155 estandarrean oinarritzen dira, eta momentuz Ethereum Sepolia testnetean daude erabilgarri. Gainera, ziurtagirien egiaztapena NFC txartelen bidez egiteko aukera ere garatu da, ZIUR proiektuaren eskalagarritasuna hobetze aldera. Izan ere, ZIUR plataformak eskaintzen dituen aukerak oso interesgarriak dira Lanbide Heziketan, Unibertsitate mailan edo lan eremuan gaitasunen zertifikazio masiboa burutzeko. Hurrengo irudian ZIUR plataformaren webgunea ikus daiteke. Hainbat eremu ditu, hala nola, ziurtapen sistemaren arduradunek kurtso eta zertifikazioen informazio kudeatzeko gunea, ikasleek ziurtagiri berriak sortzeko mekanismoa edo hauen autentifikazioa burutzeko badge edo diplomen sorrera.

  1. urtearen amaieran, Edu Aginako eta Jon Goikolea irakasleek Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Komunikazioko masterrean kurtso bat esakini zuten ZIUR plataformaren erabilgarritasuna erakutsi eta Blockchain teknologiaren buruzko sarrera bat egiteko. Kuba, Kolonbia, Txina eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek, euren Metamask walletetan sortutako ziurtapenak inportatu ahal izan zituzten ZIUR plataforma erabiliz.

Etherscanekin Sepoliako tesnetean ZIUR bidez txertatutako datuak ikus daitezke. Hurrengo irudian, Etherscaneko Sepoliaren URLa agertzen da. Irudiak: palazio.org

Further reading errutinak