ITSASOKO - prezisio handiko portuak 🚢
Proiektuaren helburu nagusia itsasoko lehen sektorean eta portuko operazioetan aplikatzeko prezisio handiko geolokalizazio teknologiak aztertzea eta aplikatzea da. Galileo HAS (High Accuracy Service) europar sateliteen sarea eta 5G sare pribatuak erabiliz, proiektuak lurrean zein itsasoan prezisio handiko kokapen-sistemak garatzea sustatuko du, batez ere Euskadiko arrantza-portuetan aplikatuz.
Alorra: elektronika Jarri harremanetan 📧

Partaideak


Proiektuaren garapena
ITSASOKO proiektuaren helburu nagusia itsasoko lehen sektorean eta portuko operazioetan aplikatzeko prezisio handiko geolokalizazio teknologiak aztertzea eta aplikatzea da.
Galileo HAS (High Accuracy Service) europar sateliteen sarea eta 5G sare pribatuak erabiliz, proiektuak lurrean zein itsasoan kokapen-sistemak garatzea sustatuko du, batez ere Euskadiko arrantza-portuetan aplikatuz.

GPS edo Galileo bezalako satelite bidezko nabigazio sistemak (GNSS) itsas nabigazioan dagoeneko erabili ohi badira ere, metro gutxiko zehaztasuna eskaintzen dute.

Ohiko GPS bezalako zerbitzuekin lortutako zehaztasuna egokia da, adibidez, itsasoan ontziak identifikatzeko, baina eraginkortasun, konektibitate eta automatizazioarekin lotutako aplikazio aurreratu berriak garatzeko beharrezkoa da zentimetroen ordenara hobetzea
Emandako aurrerapausoak
Zentimetrozko prezisioa lortzeko:
-
Eskura dagoen teknologia ebaluatu dugu.
- SparkFun GPS-RTK-SMA- Antena bi-banda- Mugikorrera kablez edo bluetooth konektatzeko aukerak -
Orain arte egindako proiektuak aztertu egin ditugu, HW eta SW soluzio ezberdinak analizatuz.
- sw-maps app edo rtk navi sw erabilita-zentimetrozko emaitzak -
Prototipoa definitu eta honen diseinua egin dugu.
- 3d inprimaigailuz egindako kutxa -
Prototipoaren egindako neurketak aztertu ditugu.
Emaitzak
Zentimetrozko prezisioa lortzeko: GPS modulua erabiltzeaz gain, nahi dugun prezisioa lortzeko zuzenketa-zerbitzuak erabili behar dira. NTRIP-protokoloa erabiliz denbora errealeko eta GALILEO HAS zuzenketa zerbitzuak (RTCM formatuan) implementatu ditugu