Skip to content
A glittering, brightly colored logo

Atxuri FP-ko berrikuntza laborategia

Zure lanbide heziketa hobetzeko ekinean ⚗️

Berrikuntza errutinak

Errutinak erakunde baten barne elkarrekintzetan sortzen diren eskema errepikakorrak dira. Gure kasuan, errutinen bitartez Lanbide Heziketa hobetuko duten berrikuntza proiektuak bultzatzea eta ikerketa aplikatua lantzea dugu helburu. Ikastetxean profil eta bisio ezberdinak dituzten pertsonak era kooperatiboan batuz, praktika komunitateetan antzolatzen (CoP) gara bBerrikuntza ikastetxearen eguneroko ohitura bihurtzeko. Lau fasetan banatzen da prozesua:

Sentsibilizazioa

Lehen etapa honetan, gure hasierako puntua definituko dugu, planifikazioa diseinatu eta helburuak betetzeko estrategia bat eraiki. Sentsibilizazio fasean ikastetxea antolatuko dugu berrikuntza errutinak martxan jartzeko helburuarekin.

Behaketa errutina

Inguruko seinaleen behaketa sistematikoak aldaketen aurrean ikastetxea prestatuta egotea ahalbideratzen digu. Zer da seinale bat baina? Seinaleak ikastetxean eragina izan dezaketen berri, arau, arrasto edo pisten multzoa dira. Seinale bilketak ikastetxea hobetzen lagunduko duten proiektuen garapena ahalbideratuko du.

Portfolio errutina

Portfolio errutinan seinaleak gure ikastetxearen helburuekin lerrokatutako proiektuetan bihurtzen ditugu. Arriskuak eta aukerak aztertuko ditugu ahalik eta ekimen esanguratsuenak abian jartzeko.

Ustiaketa errutina

Egindakoa aztertu eta haren fruitua atera. Ustiaketa errutinan berrikuntza prozesuen bitartez ikasitakoari balioa ateratzen diogu.